FRESKOA
BAI
ANISAKIS
EZ
Garbitu. Sukaldatu. Izoztu.
esArraina funtsezko elikagaia da dieta osasungarri batean. Oso aholku errazekin: garbitu, izoztu edo behar bezala prestatu, lasaitasun osoz goza dezakegu.
SUKALDATU
Kozinatu behar baduzu, ziurtatu beroa piezaren barrura iristen dela.
Arrainaren eridigunek 60ºC-ra iritsi behar du minutu batez.
Zergatik da garrantzitsua?
Beroak bizkarroia sustsitzen du, beraz, segurtasun osoz kontsumitu dezakegu arraina.
IZOZTU
Antxoak ozpinetan, cevichea, sushia, arrain marinatua, hotzean ketua edo egosi behar ez den errezetatan, funtseskoa da arraina aldez aurretik izoztea.
Eduki ezazu izozkailuan 5 egunez -18ºC-ra.
Zergatik da garrantzitsua?
5 egun izozkailuan izanda, Anisakisa hil egiten da.
Lehen urratsa arrandegian egin behar da.
Eska ezazu arraina garbi eta triparik gabe, edo, etxean garbituko baduzu, egizu lehenbailehen.
GARBITU
Zergatik da garrantzitsua?
Erraiak azkar kentzeak bizkarroia arrainaren beste atal batzuetara pasatzeko arriskua murrizten du.
Badakizu…
Anisakisa arrain batzuetan egon daitekeen parasitoa da, eta gordinik edo gutxi eginda kontsumitzen bada, neurri egokirik gabe, digestio-molestiak edo erreakzio alergikoak eragin ditzake pertsona batzuengan.
Albiste ona: jarraibide erraz batzuekin, arraina erabateko segurtasunez gozatu ahal izango duzu.
Arraina segurtasun osoz gozatu.
Ondorengo errezeta hauek argigarriak dira. Funtsezko gakoak naturalki barneratuta dituzten plater gustagarriak: garbitu, izoztu edo behar bezala prestatu.
Antxoak ozpinetan.
@inakigastroGustua esnarazten duen klasikoa.
Freskotasuna, garraztasuna eta tradizioa.
Antxoak limoian arrauztatuak.
Soiltasuna, zentzu onean. Produkturik onena eta elaborazio erraza, ziurra da arrakasta.
Legatza saltsa berdean
Freskotasuna da ororen gakoa. Arraina ikusteko eta dastatzeko beste modu bat.
Berdela eskabetxean.
@enekocookBeti ezagutu dugun zaporearen irakurketa garaikidea.
Arraina astean hiru aldiz jatea elikadura zaintzeko modu erraza da. Zure ongizaterako funtsezko mantenugaiak ditu:
Kalitate handiko proteinak.
Omega 3 gantz-azidoak.
Bitaminak: D eta B taldekoak.
Mineralak: iodoa, fosforoa edo selenioa.